Gabon-kanten jaialdia

Aikor aldizkaria 2014ko aza. 24a, 12:28

Tradizio handiko ekitaldia da Txorierrin Gabon-kanten jaialdia, herritar asko batzen dituena, eta aurten 29. edizioa beteko da. Txuma Olagüe Sondikako abesbatzak jaialdia antolatzeko ardura eduki du oraingo honetan. Orotara sei kontzertu emango dira. Lehenengoa abenduaren 12an, 20:00etan, izango da Lezamako elizan, eta Txorierriko sei abesbatzek hartuko dute parte: Ipar-Alde (Derio), Zamudioko Kamara Korala, Gaztelumendi (Larrabetzu), Txuma Olagüe eta Olagüe elkartea (Sondika) eta Ekidazu (Lezama). Bigarren emanaldia hurrengo egunean, abenduaren 13an, eskainiko da Derion, 20:00etan: Ipar-Alde abesbatzarekin batera Zamudioko Kamara Korala eta Ekidazu arituko dira elizan. Loiuk abenduaren 14an hartuko du jaialdia: Gaztelumendi abesbatzak, Olagüe elkarteak eta Txuma Olagüe abesbatzak goizeko 12:45etik aurrera eskainiko dute kontzertua elizan. Abenduaren 19an, Iparralde, Gaztelumendi eta Ekidazu abesbatzak egongo dira Larrabetzun. Eta abenduaren 20an hauek egongo dira Zamudion: Olagüe elkartea, Txuma Olagüe abesbatza eta Zamudioko Kamara Korala. Emanaldi biok 20:00etan izango dira. Gabon-kanten jaialdiaren azken kontzertua abenduaren 27an, 19:45ean, egingo da Sondikan. Bertan Txorierriko abesbatza guztiak entzuteko aukera izango dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).