Gaur Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da. Txorierriko eragileek ekitaldiak antolatu dituzte egun honen haritik. Hurrengo lerroetan gaurtik barikura arte Txorierrin izango ditugun ekintzeetariko batzuk azaltzen dira.
Azaroak 25, martitzena
16:30: “Ertzaintza eta genero indarkeria” hitzaldia, Derioko Kultur Birikan, Sutondoan elkarteak antolatua.
19:00: Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa, Zamudioko Sabino Arana plazan.
19:30: Manifestazioa, Derioko San Isidro elizatik.
19:30: Kontzentrazioa, Larrabetzuko plazan.
20:00: Kontzentrazioa, Zamudioko Leizaola plazan. Inisitue Gazte Asanblada antolatua.
Azaroak 27, eguena
20:00: VI. Topaketa feministaren aurkezpena, Zamudiotorren. Bilgune Feministaren eskutik eta Inisitue Zamudioko Gazte asanbladak antolatua. Zamudiotorren.
Azaroak 28, barikua
19:00: “Identificando la violencia” hitzaldia, Jaione Valdés adituaren eskutik. Zamudiotorren.
19:30: Acusados zine-foruma, Sondikako Kultur Etxean.
19:30ean: “Tutte contro Verdi”, Miren de Miguelen eskutik, Derioko Gurea Aretoan.