Euskararen Eguna Loiun izan da aurten. Besteak beste, argazki-erakusketa, ibilbide bat, antzerkia eta bertso-saio bat egin dira bertan. Gainontzeko herrietan ere ekintzak egin dira, esate baterako, umeentzako ikuskizuna Zamudion, eta Euskara jendea dokumentala Larrabetzun. Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta gurean ere edukiko ditugu ekitaldiak.
Abenduak 3, asteazkena
“Euskaraz bizi gura dot” margolana, Lezamako plazan. Gazte Asanbladak antolatua.
18:00: Elefante bitxia txotxongilo-ikuskizuna Lezamako Ludotekan. Zorrizketan euskara elkarteak antolatua.
19:00: Euskal Herriko altxorretan barrena hitzaldia, Loiuko liburutegian.
19:00: Euskararen argia piztu, Derioko plazan. Tximintx euskara elkarteak antolatua.
19:00: Euskara jendea dokumentalaren bigarren zatia, Angulerin Larrabetzuko Kultur Etxean. Arrekikili euskara elkarteak eta Kultura Bilguneak antolatua.
Abenduak 5, barikua
18:00: “Azoketako salerosle nomadak” kalejira, Lezaman. Gazte Asanbladak antolatua.
19:30: Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak, euskararen erabilera eta eskaintza Lezaman zelakoa den ezagutzeko, egin duen galdeketaren emaitzak ezagutzera ematea. Uribarren topalekuan. Ondoren, musika-saioa, Daltondarrak taldearen eskutik, eta kopaua.