Lagatzu Zamudioko elkarteak eta Berbalagun egitasmoaren arduradunek argazki txapelketa bat antolatu zuten urrian. Txapelketak perretxikoak eduki ditu ardaztzat eta irabazlea Jose Angel Mentxaka deriotarra izan da. Argazki ederra atera zuen perretxikotan zebilela, eta hari “Zahartzen ari gara” ipini dio izenburu.