Osasunaren aldeko lasterketa eta martxa

Aikor aldizkaria 2015ko mar. 3a, 11:41

Ekintza Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du apirilaren 12rako. Izena ematea martxoaren 9tik 31ra egin daiteke Loiu, Lezama eta Larrabetzuko liburutegietan, Sondika, Derio eta Zamudioko kiroldegietan eta Mankomunitatean. Lasterketa eta martxaren egunean bertan ere eman daiteke. Helduek bost euro ordaindu beharko dute; eta hiru euro, 14 urtera arteko umeek. Jasotako dirua Txorierriko elikagai bankuei emango diete. Bestalde, kamisetak eta dortsalak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Ibilbidea Loiun hasi eta Sondikan amaituko da. Helduentzako ibilbideak 9,8 kilometro edukiko ditu; eta umeentzakoak, sei kilometro. Helduen martxa eta martxa-txikia goizeko 10etan hasiko dira; eta lasterketa goizeko 11etan. Bestalde, doako autobusa ipiniko da Sondikatik Loiura joateko. Goizeko 9etan aterako da Gorondagane kiroldegitik. Lasterketa amaitzen denean, puzgarriak egongo dira eta Loiura itzultzeko autobusa ere ipiniko da.