Kirolari ateak zabaltzeko eguna

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 5a, 09:58

Bihar Kirolaren jaia ospatuko dute Sondikan. Goizeko 10:30etik 13:45era doan sartu ahal izango da Artebe kiroldegiko igerilekura, eta 11:00etatik 12:00etara Zumba fitness egiteko aukera egongo da. Era berean, FIT Integral eskainiko da 12:00etatik 13:00etara. Zumba eta FIT ekintzetan parte hartzeko interesa dutenek aurretik eman behar dute izena. Goronda Beko Polikiroldegian, berriz, gimnasio-fitness aretoko ateak zabalik egongo dira 10:30etatik 14:00etara. Gainera, futbol aretoko entrenamenduan eta partidan parte hartzeko aukera ere egongo da. Jaiak jolas-izaera du eta haren barruan egingo diren ekintzak herritar guztiei daude zuzenduta. Bestalde, Deriok ere bat egingo du Kirolari ateak zabaltzeko egunarekin eta ekintzak egingo dira hango kiroldegi-frontoian. Adibidez, goizeko 11:00etatik 13:00etara doan sartu ahalko da Zumba eskolara. Azkenik, Larrabetzun ibilbide bat antolatu dute Larrabideetatik (PR-BI 254) etA Burdinazko hesitik. Irteera goizeko 10etan izango da.