Zapatuan udalbatzak osatu ziren. Ikusmin handiena Derion egon da. Izan ere, nahiz eta bertan boto gehien jaso zuen alderdia izan, EAJk ez zuen gehiengo osoa lortu udal hauteskundeetan. Hala, EAJk sei zinegotzi lortu zituen; EH Bilduk, lau; eta PSOEk, hiru. Azkenean, Esther Apraiz Fernandez de la Peña EAJko zerrendaburua alkate izendatu zuten zapatuan, PSOEko hiru zinegotziek boto zuria eman zuten-eta. EH Bilduk ere aurkeztu zuen bere hautagaia, Jose Angel Aurrekoetxea Aperribai “Jatorra”, eta lau boto eskuratu zituen
Bestalde, EH Bilduk udal hauteskundeak irabazi zituen Larrabetzun eta alkatetzan jarraituko du. Alkate berria Iñigo Gastelu Bilbao da. EAJk alkatetzari eutsi zion Loiun, Sondikan, Zamudion eta Lezaman. Igotz Lopez Torre Zamudioko alkatea izango da berriro, eta Sondikan Xabier Zubiaur Agirrek hartu du makila; Josu Andoni Begoña Fernandezek, Loiun; eta Jon Ander Aurrekoetxea Artetxek, Lezaman.