Herriko tabernei elkartasuna adierazteko mobilizaz

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 29a, 14:16

a: Larrabetzutik.org

Zapatuan egin ziren Euskal Herriko hainbat herrietan, baita Txorierrin ere, Espainiako Auzitegi Gorenako erabakiarekin desadostasuna adierazi eta herriko tabernei elkartasuna adierazteko. Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi du, eta 107 herriko taberna itxi eta enkantean ipintzeko agindua eman du. Erabakiak Derioko Txapela, Zamudioko Julemendi, Lezamako Oxangoiti eta Larrabetzuko Aretxabala herriko tabernetan dauka eragina. Bestalde, gaur ez ohiko plenoa egingo da arratsaldean, Larrabetzun, eta Aretxabalari elkartasuna adierazteko mozioa tratatuko da bertan.