Ondarearen Europako jardunaldiak

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 24a, 10:40

Aurtengo gaia “Burdina” da eta Larrabetzun bisita gidatua antolatu dute Goikoleako burdinolara urriaren 10erako, zapaturako. Ostean, herrian egon diren burdinolen argazkiak proiektatuko dira Anguleri kultura-etxean eta haiei buruzko azalpenak emango dira bertan. Hitzordua goizeko 11etan ipini dute Udaletxe aurreko plazan. Izena emateko, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 94 455 82 71. Lezaman ere bat egin dute jardunaldiekin. Hala, urriaren 17an, zapatuan, bisita gidatua egingo dute Kurtzeko ermitara eta Olazarra burdinola-errotara. Azaldu digutenez, ermitako burdinazko hesia Olazarra burdinolan egin omen zuten. Ekintzan parte hartzeko, 94 455 61 26 telefono zenbakira deitu behar da. Bisita elebiduna izango da eta goizeko 11etan batuko dira Kurtzeko ermitan. Derion, DerioKOmunikazioak hiru ekintza antolatu ditu Udalarekin batera. Lehena “Burdina gure artean eta kirolean” bisita gidatua eta erakusketa da eta urriaren 18an, domekan, egingo dute goizeko 12etan. Urriaren 22an, eguenean, “Lezamako trenbide zaharra eta Hilen trena” hitzaldia emango du Juanjo Olaizolak. Historia Garaikidean doktorea izateaz gainera, Olaizola Eusko Trenbideko museoaren sustatzailea eta lehenengo zuzendaria ere izan zen. Azkenik, urriaren 25erako, domekarako, “Burdina Bilboko hilerrian” bisita gidatua antolatu dute. Hilerriko sarreran lotuko dira goizeko 11etan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).