20 desgaituk lan egingo dute Euresten sukaldeetan

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 5a, 13:40

Eurest enpresak hitzarmena sinatu du Lantegi Batuak erakundearekin eta horri esker, 20 desgaitu hasiko dira lanean Euresten sukaldeetan. Hitzarmena horren bitartez, enpresa biek gaitasunak eta ekimenak batuko dituzte, sukaldaritza sozial eta espezializatua eskaintzeko. Elbarrituek lagunduko dute eguneko 4.000 menu egiten. Eurestek menuak prestatzen ditu hainbat lekutan: Osakidetzako ospitaletan, zenbait eskolatan, Zamudioko Teknologia-parkeko kafetegian.... Era berean, Eurestek I+G+b zentro berri bat eta sukalde nagusi berriak inauguratu ditu Derioko Ugaldeguren I industrialdean. Guztira, 4,3 milioi euroko inbertsioa egin dute horretarako. Aurreikuspenen arabera, eguneko 19.000 menu prestatuko dira egoitza berrian. Aurkezpenean agintariak, enpresariak eta bezeroak azaldu dira: besteak beste, Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua; Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailetako diputatua; eta Esther Apraiz Derioko alkatea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).