Martxoak 8 errebindikatzeko eta aurretik egindako lana gogora ekartzeko eguna da. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta gizarte eredu parekidea helburu nagusiak izanda, ekintza sorta zabala antolatuko da gurean. Otsaileko alea itxi orduko ekitaldi hauen berri eduki dugu. Adi egon, gehiago egongo direlako.
Loiu
Martxoak 4, barikua
15:00: Bazkaria, Loiu Hotelean. Izena ematea, bertan (15 euro).
17:00: Umorezko bakarrizketa.
18:00: Karaokea eta dantza.
Sondika
Martxoak 6, domeka
9:30-10:30: Martxan erabiliko diren peto moreak egiteko tailerra, Artebe kiroldegian.
10:30: Martxa morea, herritik.
12:00-14:00: Berdintasunaren aldeko manifestua irakurtzea, flash mob-a, giza katea, ipuin kontalaria eta txokolatada. Gurasoen elkartea – Sondika Mendian, eskola eta Udalak antolatua.
Martxoak 12, zapatua
20:00: Bazen berriro ere antzezlana, SKEn. Ausartak Lezamako antzerki taldearen eskutik.
Derio
Martxoaren 1etik 31ra
“Emakumea eta euskal pilota” erakusketa, Kultur Birikan.
Martxoak 6, domeka
“Derio berdintasunaren alde” martxa. Batutako dirua Gure Señeak elkarteari emango diote.
10:15: Izena ematea, kiroldegian.
11:00: Martxoaren 8ko adierazpena irakurri eta martxa herritik.
12:30: Zumba eta guztientzako ekintzak.
Martxoak 8, martitzena
12:30: Adierazpen instituzionala, Udaletxeko eskaileretan.
17:00: “Emakumeen estereotipoak kartelen bitartez” hitzaldia, Ana Prestamero hezitzailearen eskutik. Kultur Birikan. Sutondoan elkarteak antolatua.
17:30: Rol jokoak, Ludotekan.
Zamudio
Martxoan
“Emakume idazleak” lehiaketa, liburutegian.
“Neska eta mutil abenturazaleak” lehiaketa, Liburutegian.
Martxoak 2, eguaztena
20:00: “Emakumea eta komunikabideak”, Ana Urrutia eta Urko Aristiren eskutik. Zamudiotorren. Lagatzu euskara elkarteak antolatua.
Martxoak 5, zapatua
11:30: Matilda eta pirul umeentzako ipuin saioa, liburutegian.
Martxoak 8, martitzena
12:00 eta 19:00: Elkarretaratzea, plazan.
20:00: Elkarretaratzea, Leizaola plazan. Gazte mugimenduak antolatua.
Martxoak 10, eguena
19:00: “Emakumeak eta boterea” hitzaldia, Arantza Urkaregiren eskutik. Zamudiotorren. EH Bilduk antolatua.
Martxoak 11, barikua
18:00: Berdintasuna sustatzeko ekintzak, Ludoteketan.
19:00: Harremanak lantzeko tailerra, Gazte Estazioan.
19:30: Berdintasuna ez da ipuin bat antzezlana, Zamudiotorren.
Lezama
Martxoak 6, domeka
Emakumeen Eguna, Ludotekan.
Martxoak 8, martitzena
19:00: Elkarretaratzea, plazan. Moreak eta Laiak taldeek eta Udalak antolatua.
Martxoak 11, barikua
18:30: Kafe-tertulia, Uribarri Topalekuan. Moreak eta Laiak taldeek eta Udalak antolatua.
Martxoak 13, domeka
Berdintasun arloko tailerra, Ludotekan.
Larrabetzu
Martxoak 4, barikua
19:30: “Emakumeen eskubideen aldeko borrokaren historia abestien bidez” hitzaldia, Iñaki Berazategiren eskutik. Anguleri Kultur Etxean.
Martxoak 6, domeka
11:30: Eskuz Binakako Emakumeen Cup-aren finala, frontoian.
14:00: Women in black ekintza. Plazan.
Martxoak 8, martitzena
19:00: Elkarretaratzea eta emakumeen irratsaioa. Plazan.
19:30: Triki morea, kalez kale.