Zuhaitz Eguna ospatuko dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 2a, 10:45

Martxoaren 6an hain zuzen ere. Hitzordua Udaletxeko plazan ipini dute 11:00etan, eta handik udal lursail batzuetara abiatuko dira. Taldeka banatuko dira lan egiteko eta, besteak beste, zuhaitz espezie hauek landatuko dituzte: bertoko haritza, pagoa, lizarra, astigarra eta urkia. Lan ostean, hamaiketakoa eskainiko da eta umeentzako ekintzak egongo dira.