Derioko udal kiroldegiak 25 urte bete ditu

Aikor aldizkaria 2016ko martxoaren 3a

Eta urteurrena ospatzeko, “Futbola eta balioen transmisioa” mahai ingurua egingo dute martxoaren 17an. Ekitaldia Kultur Birikan izango da 18:30ean, eta bertan Athleticeko futbolariek hartuko dute parte. Horrezaz gainera, kiroldegiaren irudi berria aurkeztuko da jendaurrean. Bestalde, martxoaren 20an Liga Solidarioaren lehen partida jokatuko da futbol zelaian, 10:30ean. Liga Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak antolatu du eta, besteak beste, hauexek arituko dira: Athletic, Erreala, Eibar, Logroñés eta Mirandés.