Zamudioko euskara elkarteak Euskal Astea antolatu du 18. aldiz maiatzaren 2tik 8ra bitarterako. Astean zehar, hainbat ekintza edukiko dituzte herrian. Horrezaz gainera, euskal kanten ikastaroa antolatu dute maiatzaren 3rako, 10erako, 17rako, 24rako eta 31rako. Ikastaroa arratsaldeko 7:30etik gaueko 9etara izango da, Itsaso Arrietaren eskutik.
Maiatzaren 2an, astelehenean
20:00: “Geureak ote… betikoak omen” hitzaldia, Dorretxean. Patxi Labordaren eskutik.
Maiatzaren 5ean, eguenean
20:00: Putinen guardasola ikuskizuna, Dorretxean.
Maiatzaren 6an, barikuan
19:00: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amalur ikuskizuna, kiroldegian.
Maiatzaren 7an, zapatuan
10:00: “Zamudio zure herria ezagutu” umeentzako ibilaldi didaktikoa.
12:30: Pilota partidak, Arbolantxa pilota eskolaren eskutik.
19:00: Amama filma, Dorretxean.
Maiatzaren 8an, domekan
09:00: Bizkargi mendi ibilaldia, Arroeta mendi taldearekin. Plazatik
19:00: Ruper Ordorikaren emanaldia, Dorretxean.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).