Sua piztuko da San Joan gauean

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 23a, 13:32

a: Sondikako Udala

Udako solstizioari lotuta (ekainak 21), San Joan gauean suak pizten dira eguzkiari indar handiagoa emateko, data horretatik aurrera egunak gero eta laburragoak direlako. Era beran, sua elementu garbitzailea da eta hara, zorte txarretik libratzeko, gauza zaharrak edo alde batera utzi nahi ditugun gauzak eta pentsamenduak botatzen dira. Gure herrietan ekintza hauek antolatu dira gaur gauerako: Loiu 17:00: VI Futbol indoor txapelketa. 20:00: VI Futbol indoor txapelketako sari banaketa. 20:00: Dantzaldia DJarekin. 21:00: Txokolatada. 21:30: VI. jaitsiera argi-zuziekin. 22:00: San Joan jaia. Sondika. Hasiera emango diete herriko jaiei 19:30: Txupina eta zapiak banatzea, Gorabide laguntzeagaz. 20:00: Txitxi-burruntzia. 22:00: Su-zuziak banatzea, liburutegian. 22:30: Kalejirea + San Joan sua. 01:00: Dj animatzailea. Derio. San Migel plazan 19:00: Dantzak. 19:30: Txitxi-burruntzia. 20:30: Txokolatada. 21:30: Sua piztea. Zamudio 19:00: Umeekin sutara botatzeko gauzen bila joatea, Bidekoetxe parkean. 20:00: Magiklown ikuskizuna, Bidekoetxe parkean. Lezama. Frontoi atzeko landan 20:00: Afari-merienda: txorizoa, txakolina, freskagarriak… Animazioa, dantzariak, kantak… 22:15: Sua piztu eta abestiak kantatu. Larrabetzu 22:30: Antzerkia, eskolako futbol zelaiaren alboan. Hori Baik antolatua. Sua piztea. Dantzak, Bizkargi taldearen eskutik.