Zenbait aldaketa, Bizkaibusen

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 6a, 11:50

Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesioesioko Foru diputatuak*, Vicente Reyesek, iragarri du Leioa Urdulizeko ospitalearekin lotuko dituen Bizkaibus linea ez dela Erandio Goikoatik irtengo, Leioatik baizik. “Hasiera batean, Erandio Goikoatik irtengo zen, bertako biztanleak Uribe Kostako ospitalean harpidetuta zeudelako, baina Gurutzetako osasun zentrora joaten jarraitzen dutenez, ez dauka zentzurik autobusa Erandiotik irtetea”, adierazi du Reyesek, eta gehitu du: “Erandio Goikoan etenaldia egitearen arrazoi bakarra Leioarekin komunikatzea litzateke, baina horretarako badago Larrabetzu - Areeta linea, orduroko frekuentziaduna”. Diputatuak, autobus linea honen erabilgarritasunaz aritzean, abuztuan Erandio Goikoan igotako eta Leioan jaitsitako pertsona kopuruaren bataz bestekoa 1.4a dela adierazi du: “Datu hauen arabera, ez dago zerbitzu hau handitzearen beharrik”, laburbildu du departamentuko titularrak. Bestalde, irailaren 12an martxan jarri da Loiu Leioako Euskal Herriko Unibertsitatearekin uztartzen duen A3528 bizkaibus linea. Bermeo - Mungia - Derio lineak etenaldi berriak ezarri ditu Asuan, Uribene, Loiu eta Elorritxun. Jakina denez, EHU Bizkaibuseko etenaldi garrantzitsuenetarikoa da, kalkulatzen baita kanpusera doazen bi pertsonetatik, batek autobusez egiten duela. Nahiz eta EHUtik dagoen herri hurbilenetarikoa izan, momentura arte Loiuk ez zeukan kanpusarekin Bizkaibus konexiorik, eta ikasle askok autoz joan behar ziren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).