Horiez gain, emakumezkoen gainontzeko taldeen artean Baskonia (Gasteizko ACBko taldea) eta Donostiako Easo izango dira. Mutilen artean, Baskonia eta Balmaseda, besteak beste. “Iazko partaidetza ikusita, aurten jende gehiago ikustea espero dugu”, aldarrikatzen du Polentzi Soldevillak, ekitaldiko koordinatzaile eta entrenatzaileak: “Estatu mailako txapelketarik garrantzitsuena da honako hau”. 3 fase izango dira guztira: aldez aurretikoa, talde faseak eta finalak. Guztira 34 partida jokatuko dira 3 egunetan zehar, eta Udaleko ordezkariez gain, Federazioko ordezkaria den Germán Monje, klubeko presidentea eta Gorondaganeko Gurasoen Elkarteko partaideak espero dira bertan. “Herriaren aldetik, goraipatzekoa da Olako kasinoak eta Batzokiak eskainitako laguntza” eskertu du koordinatzaileak.