Euskarazko produktuen katalogoa, Gabonetan ere kontuan hartzekoa

Aikor aldizkaria 2006ko abe. 20a, 15:24

Azaroan, euskarazko produktuen 2006-2007ko katalogoa aurkeztu zuten Donostian. Aurkezpen hori Bretxako azokako arrandegian egin zuten katalogoa fresko datorrela adierazteko. Malores Etxeberria Hernaniko euskara teknikariaren esanetan, “katalogoa gurasoentzat da batez ere, hezkuntzan eta etxean egiten den inbertsioak segida izan dezan kultur produktuen kontsumoan”. Aurtengo katalogora 269 produktu bildu dira; guztiak, 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Katalogo horretan, disko, l i b u ru, aldizkari, filma, jolas, DVD eta informatika produktuen argibideak eman dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).