Urriaren 5ean inauguratu zen Txorierriko Baserri Antzokia, Derion. Ekitaldian lagunak, bazkideak, Txorierriko herrietako alkateak eta euskaltzaleak batu ziren. Baserri Antzokia TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak (Tximintx, Lagatzu, Altzora, Zorrizketan eta Arrekikili) eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak (Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko Udalek osatua) jarri dute abian. Proiektua aurrera eramateko, Baserri Antzokia Fundazioa eratu dute.
Besteak beste, Baserri Antzokiak helburu hauek ditu: Txorierrin euskal giroa berpiztea, kultur ekintza euskaldunak bultzatzea eta euskararen erabilera sendotzea eta areagotzea. Horretarako, kalitate handiko ostalaritza, dibulgazioa eta kultur zerbitzuak ematen dituen gunea jarri da martxan.
Txorierriko Baserri Antzokia taberna-jatetxe-antzoki tankera duen azpiegitura da. Inbisa Construcción enpresak eraiki du eta Bizkaiko Teknologia Parkean kokatu da. Eraikinak gune hauek ditu: eszenatokia, taberna, jatetxea, txokoak eta kanpoko azpiegiturak. Bertan euskaraz eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekintza guztiek dute lekua: enpresentzako jarduerak, antzezlanak, erakusketak, bilerak, kirola, ospakizunak, txapelketak... Azpiegiturak 5.400 metro karratuko eremua hartu du.
Beste herri batzuetako egitasmoen aldean, Txorierriko Baserri Antzokiak hainbat berezitasun ditu. Horietako bat itxura da. Industriak soloari aurrera egin badio ere, Txorierri nekazal eskualdea da izatez eta baserria nortasun-zeinua du. Horregatik ez da kasualitatea eredu hau aukeratu izana eraikinaren diseinurako. Kultura egitarauari dagokionez ere, bestelako Kafe Antzokiek eskaini ezin dituzten baliabideak eta ekitaldiak eskaintzen ditu. Izan ere, barruko zein kanpoko ekintzak antolatzeko aukera dago.
Besteak beste, Baserri Antzokiak helburu hauek ditu: Txorierrin euskal giroa berpiztea, kultur ekintza euskaldunak bultzatzea eta euskararen erabilera sendotzea eta areagotzea. Horretarako, kalitate handiko ostalaritza, dibulgazioa eta kultur zerbitzuak emango dituen gunea jarriko da martxan.

Euskara