Hilaren 25ean bukatuko da lan literarioak aurkezteko epea, Txorierriko liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan. Idatziak argitaratu gabekoak, euskarazkoak eta gai librekoak izan behar dira. Lehiaketak bost kategoria izango ditu, adinaren arabera sailkatuak: A kategoria, zazpi urteko haurrei zuzendurikoa; B kategoria, zortzi eta bederatzi urtekoentzat; C kategoria, 10 eta 11 urtekoentzat; D kategoria 12 - 15 urte bitartekoentzat; E kategoria, 16 urtetik gorakoentzat.
Lanak gutunazal handi batean aurkeztu behar izango dira eta kanpoaldean kategoria eta egilearen udalerria idatziko dira. Gutun handiaren barruan, ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira. Barruan, egilearen izen - abizenak, helbidea, adina eta telefono zenbakia agertu behar dira. Kategoria bakoitzeko saria egongo da eta Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko sari gabeko bi ipuin onenei accesita emango zaie.
Informazio gehiago udalerrietako webguneetan
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).