Txorierriko XIX ipuin lehiaketa, 25era arte

Aikor aldizkaria 2016ko aza. 3a, 10:17

Hilaren 25ean bukatuko da lan literarioak aurkezteko epea, Txorierriko liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan. Idatziak argitaratu gabekoak, euskarazkoak eta gai librekoak izan behar dira. Lehiaketak bost kategoria izango ditu, adinaren arabera sailkatuak: A kategoria, zazpi urteko haurrei zuzendurikoa; B kategoria, zortzi eta bederatzi urtekoentzat; C kategoria, 10 eta 11 urtekoentzat; D kategoria 12 - 15 urte bitartekoentzat; E kategoria, 16 urtetik gorakoentzat. Lanak gutunazal handi batean aurkeztu behar izango dira eta kanpoaldean kategoria eta egilearen udalerria idatziko dira. Gutun handiaren barruan, ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira. Barruan, egilearen izen - abizenak, helbidea, adina eta telefono zenbakia agertu behar dira. Kategoria bakoitzeko saria egongo da eta Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko sari gabeko bi ipuin onenei accesita emango zaie. Informazio gehiago udalerrietako webguneetan