Toki komunikabideen erronkak aztergai datorren astelehenean, TOKIKOM Jardunaldietan

Aikor aldizkaria 2016ko aza. 7a, 12:38
Bost urte beteko dira laster Aikor! aldizkariak, beste 20rekin batera, TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, sortu zuela, komunikabide txikion panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideon etorkizuna marrazteko ARKO Jardunaldiak egin zirela. Bi urteurren horiek ospatzeko, TOKIKOM Jardunaldiak antolatu ditugu toki komunikabideok. Arrasaten elkartuko gara datorren astelehenean, edukietan, marketinean zein teknologian ditugun erronkei buruz jardungo dugu, komunikazioaren munduko punta-puntako profesional eta enpresen eskutik. Gainera, tokian tokiko komunikabideok euskararen transmisio katean betetzen dugun papera ere aztertuko dugu, eta, lehen aldiz, TOKIKOM Sariak ere banatuko ditugu, komunikabide txikiotan urtean egindako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik. Toki komunikabideotan lan handia egiten den arren, sarritan tokiko publikoak baino ez du ikusten, eta sari hauen helburua egindako lan nikain horiek publiko zabalari ezagutaraztea da. Jardunaldiok datorren astelehenean izango dira, azaroaren 14an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Informazio gehiago eta izen ematea, http://tokikom.eus/jardunaldiak webgunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).