Sustapen Ministerioa eta Aenak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, Bilboko aireportuak bilera berria izan du aireportuaren Ingurugiro Jarraipen Komisioarekin. Bertan izan dira Derio, Erandio, Loiu, Sondika eta Zamudioko udal ordezkariak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeritzako ordezkariak, Eusko Jaurlaritzakoak, Espainiako Gobernuren Euskadiko Ordezkaritzakoak, Bizkaiko Foru Aldundikoak eta Aenako ordezkariak.
Gai nagusia eraikuntzen egokitzapen akustikoa izan da, zeinetan guztira 20,6 milioi euro inbertitu baitira. Momentura arte, 1.304 etxebizitza intsonorizatu ditu AENAk Txorierrin, Aireportuaren Isolaketa Akustikoaren Planean. Bileran, besteak beste aurreko lanen ondorioez aritu dira, aireportuko inguruetako 130 etxebizitza intsonorizatzeko eta beste 37 etxebizitza egokitzeko hurrengo hilabeteetan. Horiez gain, beste 362 etxebizitza akustikoki egokitzeko argi berdea eman du Aenak aurreragorako.
Hirigintza