Azaroaren 27an truke azoka egingo da seigarren aldiz Lezamako pilotalekuan, goizeko 11:30etik 14:00ak arte. Azokan tresnak zein zerbitzuak elkartrukatu zein oparitu ahal izango dira. Aurreko edizioetan liburuak, arropak, etxeko tresnak, altzariak… ikusi ziren.
Trukeak helburu hirukoitza dauka: kontsumoa gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Jarduera honek garapen jasangarria bultzatzen du. Azoka amaitzean, EMAUS taldea pasatuko da azokan elkartrukatu edo oparituko ez diren tresnak batu eta bestelako pertsonek aprobetxatu ditzaten.