Pasa den asteburu honetan, 700 lagun hurbildu ziren Loiuko Udalak antolatutako Loiu Mendi mendi martxara. Hiru ibilbide egon ziren: lehena 09:00etan irten zen eta 28 km-ko luzeera izan zuen. Bertan, 100 lagun inguruk hartu zuten parte. Bigarrena, 09:30ean irtendakoa, 17 km-ko luzeera izan zuen eta 300 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Hirugarrena txikiei zuzendu zen, 10 km-koa eta 300 lagun baino gehiago egon ziren.
“Eskertzekoa izan da martxak izan duen partaidetza”, adierazi du Loiuko alkatea den Josu Begoñak. “Askotariko jendea izan zen bertan: Txorierriko jende askok hartu du parte, eta 700 pertsona horien artean hiru Hendaiatik eta bi Italiatik etorritakoak izan ziren”.