Lehen lasterketa 09:15etan izango da, eta azkena 13:00etan. 13:10etan sari banaketa egingo da. “Eguraldi ona iragarri da iganderako, baina astean zehar izandako euri zaparradak ikusita, putzuak eta lokatsa espero ditugu ibilbidearen zenbait zatitan”, adierazi du Jose Manuel Olanok, Zorribike elkartetik. “Kategoria guztiak kontuan izanda, 300 partaide inguru espero ditugu Lezaman, eta horri partaideen senideak eta lagunak gehitu behar zaizkie”. Txapelketan hainbat kategoria izango dira: kadete, junior, emakumeen eta gizonen open-a eta master. “Kirol jarduera honetan finantziazioa lortzea ez da batere erraza. Gorriak ikusten ditugu era honetako jarduerak bertara ekartzeko babesleak bilatu behar ditugunean”, gehitu du Jose Manuelek.