Lezamako VII. Ziklokross Zirkuitua, igande honetan

Aikor aldizkaria 2016ko aza. 23a, 13:39

Zorribike elkarteak Lezamako VII. Ziklokross Zirkuitua prestatu du igande honetan, Lezaman. Proba honetan 190 metro errepide eta landa arteko 2.690 metro egongo dira. Lezamako hau Bizkaiko Txapelketaren lasterketetako bat da. Izena emateko, Udal frontoira jo beharko da (Aretxalde 60). Bertako bulegoa 08:00etatik zabalduta egongo da.

Lehen lasterketa 09:15etan izango da, eta azkena 13:00etan. 13:10etan sari banaketa egingo da. “Eguraldi ona iragarri da iganderako, baina astean zehar izandako euri zaparradak ikusita, putzuak eta lokatsa espero ditugu ibilbidearen zenbait zatitan”, adierazi du Jose Manuel Olanok, Zorribike elkartetik. “Kategoria guztiak kontuan izanda, 300 partaide inguru espero ditugu Lezaman, eta horri partaideen senideak eta lagunak gehitu behar zaizkie”. Txapelketan hainbat kategoria izango dira: kadete, junior, emakumeen eta gizonen open-a eta master. “Kirol jarduera honetan finantziazioa lortzea ez da batere erraza. Gorriak ikusten ditugu era honetako jarduerak bertara ekartzeko babesleak bilatu behar ditugunean”, gehitu du Jose Manuelek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).