60 pertsona inguru bildu ziren herriko plazan: “Ekintza mundiala da, mundu osoan ezaguna”, azaldu du Arantza Itziarrek, Berdintasun saileko zinegotziak. “30 emakume inguru lurrean etzan ziren eraso matxisten bidez urtero hiltzen dituzten emakumeak irudikatzeko. Horiez gain, beste 30 pertsona egon ziren zutik, performancea ikusten”. Zenbait emakume haurrekin egon ziren: “Umeak, neskak zein mutilak, biolentzia matxistaren ondorioen biktimak dira”, argitu du zinegotziak. “18 - 60 urte bitarteko pertsonak batez ere izan ziren lurrean”, azaldu du Iñigo Gaztelu alkateak. Gazteluk herriaren partaidetza eskertu eta emakumearen indarkeriaren aurkako ekimen honen izaera positiboa aldarrikatu du. Women in Black 2013an May Serrano eta María Secoren eskutik sortutako mugimendua da. Talde performance honen bitartez, biolentzia matxistak egunero, hilabetero eta urtero sortzen dituen hilketak ezagutarazi eta salatzen dira.