Ia 700 bertsozale elkartu ziren herriko frontoian Etxahun Lekue, Ander Elortegi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma, Mikel Goirienea eta Miren Amuriza ikusten. Ariketa guztiak egin ostean, Lekuek 527,5 puntu eskuratu zituen, garaile bilakatuz. Garaipen honek Bilbon egingo den finalean aritzeko pasea eman zion bertsolariari. Finala abenduaren 17an egingo da eta bertan, Etxahunez gain, Beñat Ugartetxea, Jone Uria, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiarekin kantu-lehian arituko dira Miribillako Bizkaia Arena aretoan.