Heldua nazala esango neuke, egia esan hogei urteko gazteakaz interes gitxi daukat komunean. Berrogei urteak pasatu nebazan, eta ordutik aurrera garriko, belaun… minak ugaritzen hasita daukadaz. Bazkal osteko gin-toniken biharamuneko eragina be gero eta gogorragoa egiten jat. Eta oraindik, inoiz egin ez dodan gauza bat egiten hasia naz, egunkariko eskelak irakurtzen hasi naz. Konponbide bi aurkitzen deutsadaz arazo horreri. Lehengoa, nire adina eta estatus barria onartzea eta aurrera egin larregi pentsatu barik, eta bigarrena “El Correo” ez irakurtzea. Zenbat eskela! Nire miopiari kasu eginez nire adina ez onartzea aukeratu dot eta eskelak ekarten dabezan egunkariak ez irakurtzea erabagi dot, baina horrek beste arazo bat dakarst, zer irakurri? “Marca”-zalea ez nazenez, aukerarik onena duda barik, Aikor! irakurtzea da.