Korrika 20

BatZuk: euskararen lau aurpegi dokumentala

Aikor aldizkaria 2017ko mar. 24a, 11:39

Korrikaren 20. edizioaren haritik, AEK-k BatZuk: euskararen lau aurpegi dokumentala plazaratu du. Bideoa hemen ikusteko aukera dago.  

Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela.

Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa izatetik urrun, kolore eta ñabardura ugariko multzoa da, eta aniztasun horren argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira euskaldun BatZuk. Hemen dituzue euskararen lau aurpegi, beste askoren artean.

Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).