Korrika 20

Korrika, Bartzelonan ere bai

Korrikaren 20. edizioa martxan dago eta laster Txorierrira helduko da, apirilaren 6an, alegia. Hala ere, betiko moduan, Korrikak Euskal Herriko mugak gainditu ditu eta bideo honetan ikusten den moduan, euskaltzaleak Bartzelonatik ibili dira korrika egiten eta gure hizkuntza aldarrikatzen.