Korrika 20

Korrikaren amaiera, domekan, eguerdian, zuzenean ikusgai

Aikor aldizkaria 2017ko api. 8a, 19:00

Korrikaren 20. edizioa apirilaren 9an bukatuko da Iruñean, eguerdian. Irteerarekin gertatu zen moduan, helmuga www.aikor.eus webgune honetan ere ikusgai izango dute gure irakurleok. Horretarako, portadan agertzen den eskuinaldean eta goiko aldean kotatuko lehiatila txikian sakatu baino ez da egin behar. Bestela, lotura honetan sartu:

http://www.eitb.eus/eu/gaztea/korrika/

Korrika oso ekitaldi garrantzitsua da euskaltzaleontzat eta horregatik, euskarazko hedabideek elkarlanean aritu gara eta telebista saio bateratu bana egitea erabaki dugu Korrikak gizartean duen babesaren adierazle. Beraz, saioa hedabide bakoitzaren webgunean eta ETB2, Hamaika eta Xaloa telebista kateetan eta Tokikom elkartean dauden tokian tokiko telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean. Saio horretan azken kilometroak eta amaiera ekitaldia jarraitu ahal izango dira. 20. Korrika amaiera Iruñean izena izango du.

 

Elkarlanean:

Berria

EITB

Goiena

Hamaika Telebista

Kanaldude

Tokikom

Xaloa Telebista

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).