“Harro egoteko modukoa da Lou DiBella bezalako promotore batek gure boxealariarengan pentsatzea. Kontratuaren baldintzak ezinhobeak dira”, adierazi du boxealariaren entrenatzailea den Txutxi del Vallek. Estatus berezia izango du Morgako boxealariak, orain arte egindako ibilbidea ikusita: “Ez zait gustatzen boxealari askorekin sinatzea. Ilusioa ematen didaten boxealarien alde apostu egiten dut soilik”, adierazi du New Yorkeko promotoreak. Munduko titulua eskuratzeko pausu egokiak eman nahi ditu DiBellak.
“Estatu Batuetan hasiko da Kerman zortzi edo hamar asaltuetako borroketan hasiko da ameriketako publikoak ezagun dezan. Astiro-astiro hastea nahiago dut: ez litzaidake inportako Lamont Peterson bezalako borrokalarien aurka aritzea, Welter pisuan kalitate handia dago orain-eta. Baina Kermanek duen aurrera egitea zer nolakoa den ikusita, hemendik gutxira geldiezina izango da”, adierazi du Del Vallek.