Txorierriko ikastetxeak bertsotan buru belarri

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 19a, 10:34

Irailean, “Mundu bat bertso” egitasmoa hasi da Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio eta Sondikako eskoletan, eta Txorierri Institutuan. 

Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, eta Txorierriko Mankomunitateari eta ikastetxeei esker, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 170 ikasle inguruk landuko dute bertsolaritza ikasgelan. Institutuan, bat-batean lehen pausuak emateko aukera izango dute DBHko lehen eta bigarren mailetako ikasleek.

Ahozkotasunetik abiatuta, hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak lantzen dituzte ikasleek “Mundu bat bertso” proiektuaren bidez. Astero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jasotzen dute ikasleek, urtean zehar egiten diren jaialdietarako bertsoak prestatzen dituzte, eta lantzen dute jendaurrean zelan egon eta zelan jokatu. Hori material osagarria, bertso jolas, ariketa berri, entzunaldi, bertso bideoa eta ikus entzunezko baliabideez osatuko da, eta ekintza anitzak egingo dira ikasturtean zehar.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).