Errigorako kanpaina, abian azaroaren 16 arte

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 27a, 10:00

Saski mota bi ipini dituzte salgai eta horiek Txorierriko hainbat lekutan eskura daitezke. Kanpainak Nafarroa Hegoaldean euskara sustatzea du helburu, eta hango produktuak Euskal Herrira zabaldu. 

“Herrilana” lelopean, azaroaren 16ra arte egongo da martxan Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina. Nafarroako produktuak dituzte kutxa bi ipini dute salgai 50 eurotan: bata, zuria; eta bestea, beltza.

Kutxa beltzan produktu hauek daude: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, potxak, aran marmelada, mahats zukua, almendrak, oliba olioa, pikillo saltsa eta kardoa. Kutxa zuria beste produktu hauek osatzen dute: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, pasta, arroza, pikillo piper mamia, patxaran pastak, molineritoak, tomatea olioarekin, eta teilak. Txorierrin, eskaerak leku hauetan egin daitezke:

 

Derio

Arteaga jatetxea, Kultur Birika, Txepetxa AEK eta Txorierri institutua

Larrabetzu

Eskatu online. Jasotzeko lekua: Herriko Plaza, abenduaren 4an, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.   

Lezama

Oxangoiti taberna

Zamudio

Lagatzu euskara elkartea

 

Errigora orain dela bost urte sustatutako herri ekimena da, Euskal Herria oinarri, eta elkarlana lanabes dituena. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretako produktuei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Hala hiru dira egitasmoaren helburu nagusiak: Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun; Nafarroa hegoaldean euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea; eta herrigintzan eta auzolanean oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan mota horren beharra eta indarra goraipatuz. Saskien salmenten bidez lortzen den diruaren % 25 euskalgintzako proiektu ezberdinetara bideratzen da urtetik urte.