UEUko Udako Ikastaroak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko eka. 15a, 12:03

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Udako Ikastaroak antolatu ditu aurten 46. Aldiz eta horien haritik, 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer egingo dira. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, azken urteetako arrakasta errepikatzea dute helburu. Aurten ere hartu dute #ElkarEkin lelotzat, udako egitasmoa elkarlanean antolatzen dela eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Ikastaroak Euskal Herriko hainbat lekutan egingo dira: Gasteiz, Iruñea, Eibar, Baiona eta Donostian. Ikastaroetara joan nahi dutenek diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute. Matrikula zabalik dago eta  www.ueu.eus web gunean izena eman daiteke.

Jardunaldiak

  • Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.

Eibar, ekainak 16

  • Euskara Batuaren helduaroa.

Gasteiz, ekainak 21

  • Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako.

Eibar, ekainak 28

  • Matematikari Euskaldunen III. Topaketak eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketak.

Eibar, uztailak 4

  • Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (Jakin Jardunaldiak).

Usurbil, uztailak 12-13

 

Ikastaroak

  • Bertsolaritza Genero Ikuspegitik.

Iruñea, ekainak 25-26

  • Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik.

Iruñea, ekainak 25-26-27

  • Jabetza berdearen titular nor?

Iruñea, ekainak 26

  • Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera.

Iruñea, ekainak 26-27

  • Docker praktikoa: garapena eta DevOps.

Eibar, ekainak 28-29

  • Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile.

Eibar, ekainak 28-29

  • Herrigintzaren aro berri baterako begiradak.

Eibar, ekainak 28-29

  • Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?

Baiona, uztailak 2-3

  • Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta.

Baiona, uztailak 3-4

  • Euskara gaitasunak lantzeko tailerra (II).

Baiona, uztailak 2

  • Iturri zaharretik edanez.

Baiona, uztailak 3-4

  • Ipar Euskal herria paradigma berriaren inspirazio iturri? Lurraldea: subjektu politiko berria.

Baiona, uztailak 3-4

  • Komunikazio ez bortitza irakaskuntzan.  

Baiona, uztailak 3-4

  • Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako.

Eibar, uztailak 5

  • Blockchain: kriptotxanponez haratago, teknologia ezagutu eta trebatzeko tailerra.

Eibar, uztailak 5-6

  • Grasshopper 3D eta arkitektura proiektu algoritmikoa. Oinarriak eta proiektu mekanismoak.

Eibar, uztailak 5-6

  • PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa bideak.

Eibar, uztailak 5-6

  • Generoaren historia: irakaskuntza tresna.

Eibar, uztailak 9-10

  • Satelite bidezko datu libreen prozesamendua QGIS erabiliz.

Eibar, uztailak 11-12

  • Unibertsitate Ekintzailea eraikitzen: Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamenak unibertsitate eta gizarte eragileentzat.   

Eibar, uztailak 11

  • Sexuaren eraikuntza norberarengandik.

Eibar, uztailak 11-12

 

EWKErekin elkarlanean tailerrak

  • Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian

Donostia (Hirikilabs), ekainak 26

  • WikiNagusi tailerra

Baiona, uztailak 2

 

 

IkerGazte tailerrak

  • Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz.

Eibar, uztailak 9

  • Dibulgazioan hasten eta hazten.

Eibar, uztailak 9-10

  • Norberaren NIA (PLE) osatuz: ikerketarako baliabide digitalak.

Eibar, uztailak 10

  • Ahozko komunikazioa errazteko tresnak.

Eibar, uztailak 11-12-13

  • Code erabiltzen ikasteko tailerra. (Elhuyarren Zientzia Azokako irabazleentzat).

Eibar, uztailak 10

 

 

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak, Iruñean

  • Ipuin parekideak sortzen.

Ekainak, 25-26

  • Errealitatea kontatzeko manerak.

Ekainak, 25-26

  • Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko.

Ekainak 25-27

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).