Euskal Herriko argazkirik onena

Aikor aldizkaria 2018ko ira. 14a, 12:27

a: 2017ko Euskal Herriko argazki onena: Egunsentia Gaztelugatxen / Egilea: Ebaki

2010ean, Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek Wiki Loves Monuments (WLM) argazki lehiaketa antolatu zuten lehendabiziko aldiz, Herbeheretan. 2011n Europa osora zabaldu zen eta 2012an, mundura. Lehiaketak Wikipedia webgunearen irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea zuen helburu, Wikipedian erabili ahal izateko. Horren haritik, Azkue Fundazioak sariak eskaintzen dizkie euskarazko Wikipediarako argazkiak ateratzen dituztenei. Iaz, 722 lagunek hartu zuten parte lehiaketan.

Lehian parte-hartzeko epea irailaren 1etik 30era bitartean dago irekita. Argazkilari bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu. Azkue Fundazioak hiru sari eskaintzen ditu: Euskal Herriko argazkirik onenari, Parrot Mambo Fly dronea; Bizkaiko argazkirik onenari, Hero Session waterproof Go-proa; eta Bilboko argazkirik onenari,  telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta. Era berean, Euskal Herritik kanpoko irudiak bidaltzen badira, nazioarteko mailako lehiaketan parte hartzeko, beste hamahiru sari irabazteko aukera egongo da.

 

Informazioa:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Ondarea/WikiLovesMonuments_2018

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).