X. Banden Lehia, martxan

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 3a, 11:39

Azkue Fundazioak hamargarren aldiz antolatu du aurten Banden Lehia. Txapelketak euskarazko musika sustatzea du helburu eta talde txapeldunek sari ederrak irabaziko dituzte.  

Lehiaketak fase bitan egingo da: lehenengoa, Interneten bidez. Taldeek izena emango dute Banden Lehia webgunean eta musika argitaratuko dute bertan. Erabiltzaileek botoa emango diete nahi duten taldeei eta boto gehien eskuratzen dutenak finalerako txartela lortuko du automatikoki. Era berean, epaimahaiak beste hiru banda aukeratuko ditu. Beraz, bigarren fasea, zuzeneko emanaldia, finala, lau taldek jokatuko dute Bilborocken, azaroaren 17an. Finalean ere publiko eta epaimahaiaren artean erabakiko dute irabazlea: publikoa, % 40; eta epaimahaia, % 60.      

Txapelketa horretan euskaraz jotzen duen edozein taldek eman dezake izena. Horretarako, www.bandenlehia.eus webgunean sartu behar da eta "parte hartu" botoia sakatu; taldearen izena eman, inprimakian datuak bete eta musika argitaratu. Izena emateko epea urriaren 26ra arte dago zabalik. Parte-hartzea sustatzeko, Azkue Fundazioak sari ederrak eskainiko dizkie irabazleei: lehenengoak Bilbao BBK Live eta Euskal Herria Sona'19 jaialdietan joko du eta disko bat ekoiztuko zaio; bigarrenak bideoklip bat filmatuko du; hirugarrenak Mundaka festival jaialdian joko du; eta laugarrenak 500 euro irabaziko du.