Derion, “Juana Elgezabal Leginazabal, bere garaiko emakume aitzindaria” erakusketa egongo da ikusgai Kultur Birikan, urriaren 15etik 31ra bitartean. Derioztar honek ideiak eta gizarte aldaketak sustatu zituen XIX. mendeko Caceresen.
Urriaren 15ean, 19:00etan, “Emakume baserritarren bizipenak Derion, XX. mendeko bigarren zatian” hitzaldia izango da Kultur Birikan. Eta hilaren 23an, eta Lourdes Puertas artistak zuzenduta, emakumeen izenak idazteko jarduera kolektibo bat egingo da 19:00etan, Kultur Birikan. Azkenik, bisita gidatua egingo da urriaren 31n, 19:00etan, Lourdes Puertasen “Nos-otras” erakusketara. Plaza mugatuak dira eta izena ematea Kultur Birikan egin behar da.
Lezaman, “Bandokideak eta serorak. Emakumeak, Lezamako historian” ibilbide gidatua antolatu dute urriaren 28rako. Hitzordua 11:00etan ipini dute Andra Mari elizan, eta izena ematea 94 455 61 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@lezama.org helbide elektronikora mezu bat bidalita egin behar da.
Bestetik, Loiun “Emakumeak britaniar hilerrian” antolatu dituzte. Ekintza lau egunetan izango da: urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Guztiak, 11:00etan. Lekua gordetzeko, 94 453 19 51 telefono zenbakira deitu behar da (10:00 - 13:30 eta 16:30-20:00ak bitartean), edo liburutegia@loiu.eus mezu bat bidali.
Azkenik, Zamudion “Ondarea sortu eta betikotu duten emakumeak” bideo eta mahai-ingurua egingo da urriaren 25ean, 19:00etan, Zamudiotorren, eta bisita gidatua egingo dute herriko antzinako eskoletatik, Carmen andereñoa gogora ekartzeko. Bisita bi egingo dituzte: bata euskaraz, hilaren 27an; eta bestea gaztelaniaz, hurrengo egunean. Bisita biak 11:00etan izango dira.