Saioari 17:00etan emango diote hasiera. Etxahun Lekue larrabetzuarrak txapela eraman zuen duela urte bi eta aurten ere egongo da taula gainean. Berarekin batera hauek arituko dira: Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas eta Aitor Bizkarra Ruiz. Jon Enbeitia Ealo bertsolariak txapela ipiniko dio irabazleari.