Gym Berdea urtarrilaren 14an, 20:00etan, aurkeztuko dute Zamudiotorren, eta lehenengo saioa urtarrilaren 22an, 17:00etan, izango da Zamudiotorreko lorategian. Larrabetzun, urtarrilaren 30ean egingo dute egitasmoaren aurkezpena, 19:30ean, Anguleri kultur etxean. Lehenengo saioa otsailaren 6an, 17:00etan, izango da presa ondoko lorategian.
Kasu bietan, ordu bi eta erdiko saioa egingo da astero. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko, 699 73 98 51 telefono zenbakira dei daiteke. Era berean, Anguleri kultur etxera (Larrabetzu) edo Zamudiotorrera joan (Zamudio) daiteke. Gym Berdea proiektu berritzailea da Estatuan, eta Larrabetzun 2016an egin zen lehen aldiz.