Lau korrikalarik osatu zuten taldea: onena Martin McGragh izan zen, 35. postuan amaitu baitzuen txapelketa; Ander Zoritak, 57. postuan; Gonzalo de las Herasek, 125. postuan; eta Egoitz Piñeirok, 139. postuan. Taldekoak pozik agertu dira, atletak gero eta emaitza hobeak lortzen dabiltza eta.