Martxoak 8

Kapitalismo heteropatriarkalari planto!

Aikor aldizkaria 2019ko mar. 4a, 09:00

Euskal Herriko mugimendu feministak grebara deitu die emakumeei, lesbianei eta transexualei martxoaren 8rako. Soldatapeko zein doako lanak egiteari uzteko eta kaleak hartzeko. Greba feministak bizitzak erdigunean ipini nahi ditu, eta hetero-patriarkatu kapitalista eta arrazistari planto egin nahi dio. 

“Greba feministak bizitzako esparru guztiei egiten die aurre: indarkeriari, parekidetasunik ezari, sexualitate-eredu hegemonikoei, lanak sexuaren arabera banatzeari, kontsumo-ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun-kanonari eta zapalkuntza guztiei”. Grebara emakumeei deitu badiete ere, gizonek ere euren ekarpena egin dezakete, eta beren gain hainbat ardura hartu, hala nola umeak eta mendekotasuna dutenak zaintzea, enpresa edo denda egun horretan ez zabaltzea eta emakumezko lankideei babesa ematea. 

Txorierriko mugimendu feministak ere bat egingo du grebarekin, eta martxoaren 8rako, besteak beste, autoen karabana bat eta elkarretaratzeak antolatu dituzte. Era berean, arratsaldean Bilboko manifestazioan hartuko dute parte. Txorierriko gainerako elkarteek eta erakundeek ere ekintzak egingo dituzte Emakumeen Egunaren haritik.

 

Martxoak 8, barikua

 

Txorierriko talde feministek elkarrekin antolatua

 

12:45 Autoen karabana: Loiu (sagardotegitik) – Sondika – Derio – Zamudio – Lezama – Larrabetzu.

14:30 Eskualdeko elkarretaratzea, Derioko plazan.

Koreografia inklusiboa.

15:00 Bazkaria, Derioko frontoian (etxetik eramango da partekatzeko).

19:00 Bilboko manifestaziora joateko deialdi bateratua.

 

Moreak Lezamako talde feministak antolatuta

10:30 Girotze feminista, herriko plazan: gosariak, pankarta egitea, musika…

12:00 Elkarretaratzea, herriko plazan.

18:00 Elkarretaratzea, herriko plazan.

 

Koxak Derioko talde feministak antolatuta

00:00 Kazerolada.

10:00 Gosaria

11:00 Kultur Birikan gelditzea, autoak apaintzeko.

12:00 Elkarretaratzea, herriko plazan.

12:30 Kultur Birikan gelditzea, Loiutik aterako den autoen karabanan parte hartzeko.

 

Zutunik Larrabetzuko talde feministak antolatua

10:00 Plaza apaintzea, autoetan kartelak jartzea…

11:00 Manifestazioa.

11:45 Autoen karabana, herritik zehar (Sarrikola eta Sasine industriaguneak…).

 

Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak antolatua

19:00 Elkarretaratzea, Leizaola plazan.

Kazerolada, plazaz plaza.

 

Garrasia Sondikako talde feministak antolatua

00:00 Kazerolada, Ikurrina enparantzan.

18:00 Ekitaldia, Inauterietako karpan.

18:26 Bilboko manifestaziora joateko trena hartzea.

20:00 Manifestua irakurtzea eta zozketa, Inauterietako karpan.

Gau osoan, testuak irakurtzea eta puntu more mugikorra.

 

 

 

Lezama

 

Martxoak 9, zapatua

08:30 Emakumearen izena duen gailurrera irteera: Saioa. Gailur mendi taldeak antolatua. Herriko plazan.

 

Martxoak 15, barikua

17:30 Tailerra: Etxeko lanen ginkana, Ludotekan.

19:00 Tailerra: Telesailetako eta iragarkien hizkuntzaren erabilera, Gaztegunean.

 

Martxoak 22, barikua

19:00 Zineforuma: Fabricando mujeres, Kultura Aretoan.

19:00 Tailerra: Sexualitatea eta afektibitatea, Gaztelekuan.

 

 

 

Derio

 

Martxoak 5, martitzena

17:00 Hitzaldia: Mujeres y discapacidad, Fekoor elkartearen eskutik. Kultur Birikan, Sutondoan elkarteak antolatua.

 

Martxoak 7, eguena

17:00 Zineforuma: Figuras ocultas, EmPoderArte elkartearen eskutik. Kultur Birikan,

Sutondoan elkarteak antolatua. 

 

Martxoak 8, barikua

11:30 Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.

 

Martxoak 9, zapatua

18:30 Tailerra: Berdintasunez blai, Ludotekan.

 

Martxoak 10, domeka

11:00 Ibilbidea + musika + puzgarriak + autodefentsa, frontoian.

 

Martxoak 11, astelehena

17:00 Tailerra: Mural parte-hartzailea, Kultur Birikan.

 

Martxoak 18, astelehena

17:00 Tailerra: Mural parte-hartzailea, Kultur Birikan.

 

Martxoak 21, eguena

19:00 Zineforuma: Zinegoak (laburmetraiak), Gurea Aretoan.

 

 

Larrabetzu

 

Martxoak 17, domeka

18:30 Zinegoak, Hori Bai gaztetxean.

 

 

Zamudio

 

Martxoan

Marchinlilac, liburutegian: “Lilazko martia, emakume idazleak” lehiaketa, emakume idazleen gida, gorputz osoko ipuinak, “Neska eta mutil abenturazaleak” lehiaketa eta gida eta berdintasunaren atala.

 

Martxoak 7, eguena

17:30 Tailerra: Etxeko lanen ginkana, Ludotekan.

 

Martxoak 8, barikua

12:00 Elkarretaratzea, Sabino Arana plazan.

 

Martxoak 9, zapatua

14:00 Lagunandre elkartearen bazkaria, Derion. Autobusa, Txorierriko etorbideko geralekutik.

 

Martxoak 12, martitzena

19:00 Hitzaldia: Querer no es poder: amor, violencia machista y desigualdad. Irantzu Varelaren eskutik, Zamudiotorren. Zapata Gorriak talde feministak antolatua.

 

Martxoak 15, barikua

19:00 Zineforuma: Zinegoak (laburmetraiak), Zamudiotorren.

20:00 "Neska ausartak" kantaldia, Crazy Guitar tabernan. Lagatzu euskara elkarteak antolatua. 

 

Martxoak 16, zapatua

11:30 Gorputz osoko ipuinak, liburutegian.

 

Martxoak 29, barikua

19:00 Zineforuma: Zinegoak (film luzeak), Zamudiotorren.

 

Loiu

 

Martxoak 8, barikua

14:00 Adierazpen instituzionala.

14:30 Bazkaria.

17:00 Dantzaldia.

18:00 Karaokea.

 

Sondika

 

Martxoaren 8tik 10era

Berdintasunaren aldeko apaingarriak, Gaztegunean.

 

Martxoak 8, barikua

Esaldien eta ideien tailerra, Gaztegunean.

 

Martxoak 10, domeka

Sondika mezuak erabilita apaintzea, Gaztegunean.

 

Martxoak 15, barikua

19:00 Tailerra: Telesailetako hizkuntzaren erabilera, Gaztegunean.

 

Martxoak 22, barikua

Galdera-jokoa: hizkuntza sexista, emakume ospetsuak… Gaztegunean.

 

Martxoak 29, barikua

Betaurreko moreak ipintzea: estereotipoak. Gaztegunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).