Klika, klika, klika… Korrika!

a: Oier Beldarrain (Txorierri osoa); Idoia Andres (Larrabetzu) 2019ko api. 11a, 09:45

Euskararen aldeko lasterketa atzo pasatu zen Txorierritik. Ordu biak aldera Larrabetzura sartu zen eta bailara zeharkatu ostean Uribe Kostara abiatu zen. Leioa inguruan zegoela Goierrira sartu, eta, Txorierritik irten ostean, kostalderantz joan zen. Herritarrak herri guztietan izan ziren Korrikaren zain: giro itzela, kilometro bakoitzean eta ibilbidean zehar. Elkarteetako, eskoletako, enpresetako eta udal ordezkariek elkarri pasatu zioten euskaren lekukoa; atzean, txorierritarrak tipi-tapa, klika-klika.

Korrikak berriro zeharkatuko du gaur Txorierri: 16:25ak aldera Lutxana Erandiotik abiatuko da Erandiogoikora, handik Loiura, eta gero Uribe Butroerantz egingo du. Beraz, hiru aldiz egingo dugu klika. Korrikari zuzenean jarraitu ahal diozu www.aikor.eus webgunean. Bestalde, atzo gure bailaran ateratako argazkiak hemen ipini ditugu ikusgai.