Lan-eskaintzak WhatsApp bidez jasotzeko aukera ematen du EGAZ Txorierrik

Aikor aldizkaria 2019ko mai. 30a, 13:02

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak komunikazio-kanal berri bat sustatu nahi du: WhatsApp-a. Horrela, EGAZ Txorierriko WhatsApp zerbitzuan harpidetza egiten dutenek erakundeak argitaratutako lan-eskaintzak, prestakuntza-aukerak eta albiste garrantzitsuak jasoko dituzte sakelako telefonoan, aldian-aldian.

Zerbitzuan izena ematea doakoa da. Telefonoko agendan 681 251 800 telefono zenbakia gehitu behar da, eta horretara WhatsApp mezu bat bidali, EGAZ idatzita. Harpidetza balioztatu, eta informazio eguneratua jasotzen hasiko da.