Kerman Lejarraga, berriro irabazle

Aikor aldizkaria 2019ko eka. 10a, 15:20

Kerman Lejarraga morgarrak Luis Solis mexikarra hartu zuen mendean Bilbon, zapatuan. Garaipenari esker, Morgako boxeolariak WBC-ko elkartearen txapelketa latindarra irabazi du superwelter mailan. Gainera, Lejarragak iragarri du David Avanesyan errusiarraren kontrako errebantxa hartuko duela, Europako Txapelketa berriz irabazteko.   

Morgakoa KOz nagusitu zen laugarren roundean. Lejarragak arerioari ezkerreko galanta eman zion gibelean, eta, ondorioz, mexikarra makurtu egin zen ringean. Beraz, epaileak borroka gelditu behar izan zuen eta garaipena eman zion bizkaitarrari. Kermanek martxoaren 30ean galdu zuen Europako txapelketa Avanesyanen kontra. Solisi irabazi eta gero, errusiarrak berak jantzi zion Kermani gerrikoa. Guztira, Lejarragak 28 garaipen –horietako 23, KOz– eta porrot bat lortu ditu.