Indarra eman diezaiogun eguzkiari!

a: Juanjo Ortiz 2019ko eka. 21a, 10:19

Domekan, ekainak 23, San Joan gaua izango da; urteko gaurik laburrena. Udako solstizioari lotuta, gure arbasoek gau horretan suak pizten zituzten eguzkiari indarra emateko, izan ere, uste zuten eguzkia indarra galtzen zihoala eta egunak horregatik zirela laburragoak. Gainera, sua elementu garbitzailea zen ustea ere bazegoen. Arbasoen ohiturei eutsiz, domekan suak piztuko dira Txorierrin eta hainbat ekitaldi antolatuko dira ospakizunaren inguruan.

Loiu. Karpan

20:00 Diskofesta, Dj Pacorekin.

21:00 Txokolatada.

21:30 Diskofesta, Dj Pacorekin.

22:15 Sua piztea.

 

Sondika

11:00 Kalejira, Ipar-Elaiak txistu taldearekin.

12:30-15:30 Fanfarrea: El Despiste Banda-Doinua.

12:30 Sondikako I. Herri Lasterketa.

13:00 Motorzaleak elkarretaratzea, Hegalariak eta Txori Bikers taldeek antolatua.

13:30 “Sondika Pintxotan” txapelketa irabazi duen pintxoaren dastaketa.

14:30 Herritarren eta kultur eta kirol elkarteen arteko bazkaria, Hegalariak taldeak antolatua.

16:30 Trikileku, bazkarian. 

18:00 Txokolatea, Nagusien Etxean.

17:00 Igel-tokea. Ataxia Friedreich gaixotasuna dutenen aldeko ekintza.

19:30 Dantza agerraldia, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.

22:15 Zuziak banatzea, liburutegian.

22:30 Kalejira eta San Joan sua.

23:00 Dj Paco.

 

Derio. Eskolan

19:00 Dantzak.

19:30 Txitxi-burruntzia.

20:00-22:00 El Despiste fanfarrea.

20:30 Txokolatada.

21:30 Sua piztea.

 

Zamudio

18:00 Ipuin-kontalaria.

18:30 Disko-txikia.

20:30 Su txikia piztea eta txitxi-burruntzia.

21:00 Antzinako San Joan gaua ikuskizun antzeztua, Amagoia Guezuragaren eta Bertoko eta Hiru Bat taldeen eskutik.

21:20 Sua piztea.

21:20 Taloa jatea. 

 

Lezama. Zorrijaia

09:30 Umeen mendi-ibilaldia, Gailur mendi taldearen eskutik.

12:30-15:30 Taberna-bira, Guretzat txarangarekin.

15:00 Herri bazkaria, frontoiaren atzean.

17:00-19:30 Konkis jaia: konkis eta herri kirolak.

19:30-21:00 Dantzaldia, Erdizka Lauetan taldearekin.

20:00 Afari-merienda, Zorrizketan euskara elkartearen eskutik.

22:00-22:30 Ekidazu abesbatza eta KDT.

22:30 Sua piztea.

 

Larrabetzu

Antzerkia eta sua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).