Asuako lagunak jaietan izango dira asteburuan

Aikor aldizkaria 2019ko uzt. 19a, 09:59

Jaiei gaur arratsaldean emango diete hasiera eta asteburu osoan zehar auzotar guztientzako ekitaldiak izango dira, hala nola pintxo tailerra, paella txapelketa, umeentzako jolasak eta dantzak.

Uztailak 19, barikua

19:00 Txupinazoa eta kalejira, Goi-Alde txistulari taldearen eskutik.

19:30 Pintxo tailerra: Txiki Txef. Danontzat elkarteak antolatua.

Olgetan solas, familiako jolasak.

21:00 Txitxi-burruntzi solidarioa (2 euro), Danontzat elkarteak antolatua.

23:00 Diskofesta: Epsilon dj-a all night long.

 

Uztailak 20, zapatua

13:00 Trikitia, plazan.

14:00 Nazioarteko II. Paella Txapelketa.

Tortilla txapelketa.

18:00 Dantzen agerraldia, Goi-Alde eta Gorantzaileak taldeen eskutik.

19:00 Haurrentzako dantzaldia: Dj Xaibor.

21:00 Txorizo jana.

21:30 Abesti mexikarrak: Mariachi Raza Azteca.

00:30 Berbena: Iratzar

Diskofesta: Epsilon dj-a.

 

Uztailak 21, domeka

12:00 Meza, hildako auzotarren omenez.

12:30 Udal musikaren banda kontzertua.

13:00 Kopaua, auzoko erretiratuentzat.

15:00 Herri bazkaria

17:30 Dantzaldia.

Jaien amaiera.