Txorierri Institutuko ikasle ohien bila dabiltza

Aikor aldizkaria 2020ko ots. 14a, 13:11

Facebook gizarte-sarean Txorierri Institutua Ikasle Ohiak / Ex-alumnos Insituto Txorierri taldea zabaldu da. Taldea Txaber Saiz Erostarbe larrabetzuarrak, Nahia Fernandez de Mendiola Zabala bilbotarrak eta Ines van Herckenrode Guerrero leioaztarrak ipini dute martxan, eta helburua institutuko ahalik eta ikasle ohi gehien biltzea du helburu.

“Insitutuko zuzendariak ikasle ohiak batu nahi ditu eta guri eman digu hori egiteko ardura. Asmoa da etorkizunean zenbait ekintza egitea eta ikasle ohiek horietan parte hartu dezatela”, azaldu digute. Talde irekia da eta edonork eman dezake izena. Gazteek taldean lagun asko batzea espero dute. Gainera, beste bide batzuk ere erabiliko dituzte egitasmoaren berri emateko, hala nola kartelak, ahoz ahokoa eta Instagram gizarte-sarea.

Gazteak LEINN gradua ikasten dabiltza Mondragon Unibertsitatean. Kontatu digutenez, gradu horrek lidergoa, ekintzailetza eta berrikuntza ditu ardaztzat eta, oinarrizko ikasgai batzuk izan ezik, ekinaren ekinez eta proiektuetatik ikasten dute. Horri lotuta, besteak beste, tatuajeen jardunaldiak antolatu dituzte eta merkatu-azterketa egin dute. Txorierri Institutuko ikasle ohiak batzeko egitasmoaz gainera, Union proiektuan dabiltza buru-belarri. Proiektu horrek gazteei orientabide akademikoa ematea du helburu. Bestalde, laster ingurumenaren aldeko lasterketa solidario bat antolatzeko asmoa dute. “Ekintzak antolatzeak motibatzen gaitu gehien. Ideia da ikasketak amaitzen ditugunerako gure enpresa sortuta izatea. Gaur egun, 17 lagunok gaude lantaldean – Legit enpresa– eta bakoitzak gehien gustatzen zaizkion proiektuak jorratzen ditu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).